Patxi Sarries Izalekoa da, Pirinioetako Zaraitzu
ibarreko herria (Nafarroa) eta 58 urte ditu.
Abereekin beti lagundu bazuen ere, aita hil arte
Iruñean bizi eta lan egiten zuen. Horregatik, aita hil
zitzaionean, gogoeta egin eta behi Pirenaikoen
aldeko apustua egin zuen. Hitz gutxitan, Patxiri behi
hauek gustatzen zaizkio eta nabaritu egiten da.
Behiek ere nabarituko dute, seguru. |