ARMOKI familia kooperatiba txikia da, erreferentziazkoa
alderdi askotan. Jezte robotizatua aukeratu zuen
Arabako lehen etxaldea izan zen, 2003. urtean. Bere
ekoizpenaren eta antolaketaren efizientzia maila batez
bestekoaren gainetik daude eta belaunaldi berriei
aukera eman die jarraikortasunaren aldeko apustua
eginez. Instalazio berriari ekin dio aurten, gazteek
behar duten konfiantzarekin aurre egiteko aukera izan
dute irizpide oso argiekin. Roberto eta Javi Landak,
Endika eta Gaizka Landaren aita eta osaba, belaunaldi
gazteari utzi diote kooperatibaren agintea hartzen. |