Álvaro Suescun Puerta, 37 urte, ingeniari agronomoa
da eta INTIAn (Nafarroako lehen sektorerako
zerbitzuen enpresa publikoa) lan egiten du. Hala
ere, aspaldi hasi zen familiako esnetarako ustiategia
kudeatzen amarekin, Asun Puerta Valverde (60 urte).
Alvaroren aitak eta Asunen senarrak, Jesus Mariak,
lan egiteari utzi behar izan zion denboraldi luze
batean, nabeetako baten teilatua konpontzen ari
zela istripu larri bat izan ondoren. Une egokia izan
zen Alvarok sozietatearen zuzendaritza bere gain
hartzeko. Etxetik kanpo eta etxean aldi berean lan
egitea posible da bi faktoreri esker: konfiantzazko
bi langile kontratatu egonkor eta jeztearen
robotizazioa. |